XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Imajina ezazu lehengo ontzia berriro izozkailutik kanpo uzten duzula.
Aztertu zer gertatuko den ur horrekin.
- Zer gertatuko litzaioke izozkailutik ateratako ontziko urari?
- Zein egoeratan egongo litzateke orain ura?
Uraren aurpegi desberdinak ezagutu nahirik jarraitzen dugu.
Oraingoan pentsa ezazu lapiko batean ura jarri eta berotzen dugula.
- Zerbait ateratzen al da lapikotik?
Zer da?
Nolako itxura du?
Nola dago?
- Lapikoaren gainean estalkia edo plater hotza jartzen baduzu, zer gertatuko zaio?
- Zer azaltzen da platerean edo estalkian?
Zergatik gertatzen da hori?
- Izadian ere, horrelako zerbait gertatzen da.
Zertan?
Nolatan?
Aurpegi horiei